miércoles, 31 de octubre de 2012

2015 Mundua Aldatzeko Ideiak

Ekonomiko eta finantzarioa nahiz balore etiko eta moraletakoa den krisi sakon bat zeharkatzen ari gara garai honetan, eta inoiz baino beharrezkoagoa da zuzenago, demokratikoago, bidezkoago eta iraunkorragoa den beste garapen-eredu bat ezartzea.

Horretarako hiritarrek era gogotsuan hartu behar dute parte, etorkizuneko belaunaldiak gero eta konplexuagoa den mundu interkonektatu honetan bizitzen ikastean nahasten. Garapenerako Hezkuntzak ikasleen prestakuntza kritiko eta parte-hartzailerako proposamenak ezartzen ditu, eta ezberdintasunaren
ulermen orokorretik munduan bizitzen eta giza garapen solidario eta zuzenaren aldeko gizartearen bilakaerarekiko konpromisoa hartzen irakasten duten balore eta jarreretan hezten du.
Krisiak ikasle guzti-guztien eguneroko bizitza eragiten du era batean edo bestean. Ikasleak gertatzen ari diren aldaketez konturatzen dira eta zer nolako etorkizuna izango duten galdetzen diote beren buruari.

“2015 ideiak mundua aldatzeko” proiektuaren helburua herrialde osoko ikasle askori hitza ematea da: euren kezkak entzutea, euren galderei erantzutea, arazoen konponbideak bideratzerakoan duten eran konfiantza ematea, partehartzeko bideak irekiz eta Milurtekoaren Helburuek definitutako baloreekiko konpromisoa eta idealak denok nahi dugun mundua lortzeko funtsezkoak direla eskainiz, haiei boterea emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario